Graeme Wood

Icon

Pobre, etsita, isolatuta… baina harro

Note: Careful readers may notice something different about this article. It is written in Basque, for the esteemed magazine ARGIA.

 

Abkhazia eta Hego Osetia plazara atera dira berriki baina ez dira, inolaz ere, “gatazka izoztu”en azken ereduak. Afrikako Adarrean, Somaliland izeneko lurraldea dago. Hauxe duzue “existitzen ez den” herrialde honetara egindako bidaiaren kronika.

Mohammedek begirada eroa zeukan. Faktore hori, eta bere hortz berdeak, mesfidatzeko nahikoa arrazoi ziren. Goiz hartan ezagutu genuen elkar Jijigan, Etiopian. Gizonak hiriko gauza erakargarri bakarra erakusteko, eta murtxikatzeko, gonbita egin zidan: kat izeneko landarearen hostoak. Bertan, Somaliako mugan, Mohammedek kata landatu eta handik garraiatzen zuen gero. Diotenez, makina bat dira kataren esklabo Afrikako Adarreko etorkinen artean. Nola errefusatu landareak sortzen duen zorabio gustagarri hori? Read the rest of this entry »

Filed under: ARGIA, ,

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.